Uda astearekin batera, San Juan jaiak ospatuko dituzte Iturriotzen. Aurten, gainera, egitarau oparoa osatu dute. Festa egunak, hirutik bost izatera igaroko baitira. Ekainaren 21ean, ostiralarekin, hasi eta ekainaren 25ean, igandearekin, amaituko dira Mus txapelketa, herri kirol erakustaldia, erromeriak, izango da gozatzeko aukera egun horietan, Iturriotzen. Antolatzaileek iragarri dute dagoeneko egitaraua:
Hona hemen bost egunetako egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
XXIV. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian:
Izen-ematea, 21:30ean eta musa 22:00etan. Prezioa: 30 euro.
1. Saria: Txapela eta trofeoak, bi lagunentzako afaria Katxiña Txakolindegian eta 100 euro.
2. Saria: Trofeoak, bi lagunentzako afaria Izurtzu erretegian eta 60 euro.
3. Saria: Bi lagunentzako afaria Altxerri jatetxean, bi txanpan botila eta 40 euro.
4. Saria: Bi lagunentzako afaria Portu erretegian eta bi txanpan botila.
Ekainak 22, larunbata
22:00etan: erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Ekainak 23, igandea
17:00etan: 2024ko Gipuzkoako Ingude Altxatze txapelketa emakumezkoen mailan. Harri jasotzen: Aiako 114 kiloko harri baldarra gizonezkoen torneoa San Juan Saria.
18:30ean. Erromeria, Ansorregi eta Larrañagarekin.
Ekainak 24, astelehena. San Juan Eguna.
10:30ean: Meza (ume eta loreen bedeinkapena).
Ondoren, Herri Kirolak. Harri jasotzen ibiliko dira Ostolaza ahizpak. Aizkoran, berriz, Larrañaga eta Otaño.
Jarraian, bertsolariak: Peñagarikano eta Unai Mendizabal, Trikitixarekin alaiturik, Tapia eta Leturia eta Laja eta Letxurdioren eskutik.
Segidan, bazkaria.
22:30ean: Tapia eta Leturia, eta Laja eta Lutxurdio erromeria.
Ekainak 25, asteartea
12:00etan: meza (ekaitzaren kontra eta auzoko hildakoen alde)