Gabino Alustiza 1931tik 1936ra arte izan zen alkate Aian, fusilatu zuten arte. 2011z geroztik, Aiako udaletxeko batzar aretoan plaka bat dago haren omenez, baina, orain, udalak, beste urrats bat eman nahi izan du, eta EAJko alkate zenaren omenez, plaza eta eskultura inauguratuko dituzte igandean.
Gabino Alustizaren plaza eta haren omenezko eskultura, igerilekuaren eraikinaren gainean sortu berri den eremuari deituko zaio. Inaugurazioa, igandean, 12:00etan, izango da. Udalak herritarrak gonbidatu ditu inaugurazio ekitaldian parte hartzera.