Euskal Herriko hegazti habiagileei buruzko akuarela erakusketa ireki berri dute Iturraran Parketxean. Ramon Udain margolariaren 64 lanez osatuta dago bilduma eta apirilaren 1era bitartean izango da ikusgai. Erakusketaren inguruko azalpenak eman dituzte Gipuzkoako Parketxe Sareko Luis Mari Zalduak eta Arreta Pagoetako kide Amaia Agotek.