Xatur Gaztelekuak irteera antolatu du Txuri Urdin izotz jauregira, azaroaren 28rako. 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago ekimena, eta jakinarazi dute hilaren 23a izango dela izena emateko azken eguna gaztelekuan bertan.
Autobusez egingo da bidaia. Irteera 16:15ean izango da, eta buelta 20:45ean egingo dute. Autobusez joango dira, eta txangora joateko, 10 euro ordaindu beharko dira.