San Roman jaiak iritsi dira Altzola auzora. Eguraldi-giroa lagun, aparta izan da festa. Jan-edanean eta dantzan igaro dute gaurko eguna, eta bihar ere jarraipena izango du festak. Meza nagusiarekin ekingo dute biharko eguna, 11:00 etan. Ondoren, bazkaria izango da. Festa alaituko dute Laja II eta Lutxurdio trikitilariek.