Erabat moztuta dago Aia eta Zarautz lotzen dituen GI-634 errepidea, Aiako Udalak azaldu duenez. Korronte handiko elektrizitate kable bat erori da errepidera, eta horrek eragin du mozketa. Hodia kaminotik kendu bitartean, itxita izango da errepidea, eta beraz, Aiara iristeko edo ateratzeko, gainerako bideak erabili beharko dira bien bitartean.