XXVII. Kintopeko Idi Txapelketa jokatuko dute Aian urriaren 28an eta 30ean. Larunbat honetako lehen jardunaldian Iñaki Lopategi, Soarte eta Asador Iruñaren idi pareak lehiatuko dira, eta astelehenean, aldiz, Iñaki Oliden, Igone Pagadizabal eta Zornotzako Anaienak. Bi hitzorduak 22:00etan izango dira, Aiako probalekuan, eta bertan 2070 kiloko harrobi harriarekin ariko dira idi pareak.
Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da Aiako hitzordua, eta hainbat sari egongo dira bertan. Lehen postua lortzen duenak 1.400 euro, mantak eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak 1.200 euro eta garaikurra; hirugarrenak 1.000 euro eta garaikurra; laugarrenak 900 euro; bosgarrenak 800 euro, eta seigarrenak 700 euro.