Energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua emateari bihar ekingo dio Aiako Udalak. Hala, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek. Horretan aditua den Ekener enpresako kide bat jardungo da horretan, udaletxean, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Interesa duten herritarrek zita hartu beharko dute aurrez. Horretarako, 943 13 11 44 zenbakira deitu beharko da.