Ordenantza fiskalak bozkatuko ditu gaur udalbatzarrak

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 24a

Guztira, bost puntuko gai zerrenda izango du hizpide Aiako Udalbatzak.

Aiako Udalbatzak gaur, asteartea, egingo du osoko bilkura udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30etik hasita.

Bost puntuko gai zerrenda osatu dute, eta horien artean, ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide.

Gai zerrenda:

1- 2023ko irailaren 27an izandako udalbatzarraren akta onartu.

2- 2024. urteko taxi tarifen onarpena.

3-2024. urteko Ordenantza Fiskalei hasierako onarpena ematea.

4- Eudel-en adierazpena onartu eta bat egitea.

5- Eskari-galderak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide