Palestinaren alde mobilizatu dira Aian

Andrea Zipitria 2023ko urr. 21a, 10:00

Palestinaren aldeko elkarretaratzea. (Andrea Zipitria)

Aiako Gazte Asanbladak deituta, atzo arratsaldean Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin zuten herriko plazan.

Atzo arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea egin zuten Aiako herriko plazan, Israel estatu genozida Palestina aurrera! lelopean, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Gazaren erasoaldia salatzeko. Aiako Gazte Asanbladak deitu zuen elkarretaratzea. Bukaeran adierazpen bat irakurri zuten. Azaldu zutenez, "beharrezkoa" ikusten dute kalera ateratzea, "genozidio honen aurka, baina baita bere konplize guztien aurka ere, egoera hau betikotu ez dadin".

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide