Palestinaren alde elkarretaratzea deitu du gaur Aiako Gazte Asanbladak

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 20a

"Herri palestinarraren alde, eta Israel giten ari den sarraskia" salatzeko helburuarekin egingo du elkarretaratzea Aiako Gazte Asanbladak. 19:00etan jarri du hitzordua, herriko plazan. Ondoren, pintxo-potea izango da.

Elkarretaratzea deitu du Aiako Gazte Asanbladak, gaur, hilak 20, 19:00etan, herriko plazan, "herri palestinarraren alde, eta Israel giten ari den sarraskia" salatzeko helburuarekin. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Elkarretaratzearen ondoren, Aiako Gazte Asanbladak udazkeneko lehen hitzordua egingo du; pintxo-potea izango da bertsolariek girotuta. Larrume eta Gorriti arituko dira oraingoan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide