Gaur irekiko dute XVII. Argazki Lehiaketako erakusketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 20a, 10:30

Erakusketa ikustera bertaratzen diren herritarrek eta bisitariek argazkirik gustukoenak hautatzeko aukera izango dute.

Aiako XVII. Argazki Lehiaketako lanak ikusgai jarriko dituzte gaur arratsaldetik aurrera Aiako kultur etxeko aretoan. Gaur, 15:30etik 18:30era izango da zabalik erakusketa; datozen bi igandeetan eta azaroaren 1ean, 11:30etik 13:30era; asteartetik ostegunera, 15:30etik 16:45era, eta urriaren 27an 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:00etara.

Erakusketa ikustera bertaratzen diren herritarrek eta bisitariek argazkirik gustukoenak hautatzeko aukera izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide