Uda pasata, joan den igandean eman zioten hasiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari, eta giro paregabea nagusitu zen bertan. Igande honetan izango da denboraldiko bigarren erromeria, eta bertan, Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar igoko dira oholtzara. 18:00etan hasiko da saioa eta 21:00ak ingurura arte, trikiti eta pandero hotsez girotuko dute plaza trikitilariek.