Gau Beltza ospatuko dute Aian urriaren 31n

Andrea Zipitria 2023ko urr. 16a, 15:00

Pasa den urteko Gau Beltza Aian.

Beldurrezko eguna pasatzeko hainbat ekintza prestatu ditu Aiako Guraso Elkarteak. 18:00etan hasiko da jaia, herriko plazan.

Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Aian, arimen gaua, alegia, eta Aiako Guraso Elkarteak, beldurrezko eguna pasatzeko hainbat ekintza prestatu ditu. 18:00etan hasiko da jaia herriko plazan, eta jarraian ibilbide misteriotsua egingo dute. Gainera, talo-jana izango da guraso elkartearen eskutik. Arratsaldea sorpresa batekin amaituko dela aurreratu dute antolatzaileek.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide