Andoni Mujika Aiako kooperatiba janari dendako langilea izan da 48 urtez, eta aste honetan bertan hartu du erretiroa. Hain zuzen ere, hilaren 11a izan zen bere azken laneguna Lur Alkartasunaren supermerkatuan.
Atzo, berriz, Mujika agurtzeko bazkaria egin zieten lankideek eta kooperatibako lehendakaria den Teo Zuloagak. Guztiak bildu ziren, eta opari gisa argazki bat, oroigarri bat eta Athletic futbol taldeko elastikoa jaso zituen. Izan ere, Athletic zale amorratua da Mujika.