Aiako Udalak solasaldi batera deitu ditu herrigunean bizi diren 70 urte edo gehiago dituzten bizilagunak. Saioa astelehenean izango da, 17:00etan, Goiz-Argin (Anbulatorio ondoan).
Herriko adinekoen beharrak, nahiak eta eskaerak jaso zituzten lehen solasaldian, eta orain horiek aztertu ondoren, "proiektuaren proposamena" aurkeztea da bigarren hitzordu honetako asmoa. Zentzu horretan, solasaldian parte hartzera animatu dituzte bizilagunak.