Urdaneta auzoko 25 baserrietara ura eramateko instalazio lanak egin ditu Aiako Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin elkarlanean. Guztira, 247.912,36 (BEZ barne) kostua izan dute lanek, baina udalak beregain hartutako zenbatekoa 63.642,96 eurokoa izan da. Izan ere, Europako Funtsetako LEADER programatik jaso du dirulaguntza; hain zuzen ere, 24.729,82 euroko laguntza jaso du Europatik.
Lanak burutu dituzten eremua izan da; Indagarateberri, Urki Etxea, Izeta, Aranburu eta Izetaberri ingurua.