Urriaren 28an Aiako Mendi Duatloiaren hirugarren edizioa izango da. 15:30ean emango zaio hasiera probari. Andatzako plazatik abiatuko dira kirolariak, eta toki berean bukatuko dute proba. Hiru zati izango ditu: aurrenekoak, lau kilometro eta 204 metroko desnibel positiboa izango ditu, eta korrika egin behar dute; bigarrenak, bizikletaz egin beharrekoak, 19 kilometro eta 822 metroko desnibel positiboa izango ditu; eta azken zatia, bi kilometro 103 metroko desnibel positiboarekin, korrika egin beharko dute.
Inkripzioak ireki dituzte dagoeneko. Nahi dutenek eman dezakete izena kirolprobak atarian. Proba egunaren bezperara arte egongo da zabalik izen-ematea, urriaren 28ra arte hain zuzen, baldin eta aurrez toki guztiak betetzen ez badira. Guztira, 150 kirolarirentzako lekua izango da proban, eta banaka zein binaka parte hartzeko aukera edukiko dute parte-hartzaileek. Azken modalitate honetan, gehienez ere 50 lagunek hartu ahal izango dute parte. Banakako lasterketan, partaide bakarrak egin beharko du ibilbide osoa, eta binakakoan, batek korrikako bi zatiak egin beharko ditu, eta besteak, bizikletako tartea egin beharko du.