Yoga saioa antolatu dute Iturraranen familiei zuzendua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 8a, 14:40

Yoga familian egiteko saioa antolatu dute Iturraranen. (Freepik)

Urriaren 21ean izango da, larunbatarekin, 11:00etatik 12:30era, eta parte hartzaileek landuko dituzte asanak, bikotekako akrobaziak, kulunka sekuentziak eta Pranayama teknikak, Adarabar elkartekoekin.

Iturraran parketxeak yoga saioa antolatu du familientzat urriaren 21erako, gurasoek eta haurrek naturan "tarte dibertigarria pasa eta konexioa sendotu" dezaten. Antolatzaileek azaldu dutenez,  horrelako jarduerek hainbat onura ekartzen dituzte: "Kontzentrazioa hobetzeko balio dute, baita forma fisikoa lantzeko, sormena garatzeko, estresa murrizteko, konfiantza areagotzeko, elkarlana sustatzeko eta egoerak kudeatzen ikasteko ere, besteak beste"

Ordu eta erdiko saioa izango da, 11:00etatik 12:30era, eta parte hartzaileek landuko dituzte asanak, bikotekako akrobaziak, kulunka sekuentziak eta Pranayama teknikak, Adarabar elkartekoekin. Eguraldiak laguntzen badu kanpoan egingo dute saioa, lorategi botanikoan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, 943 83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Helduen inskripzioa 12 euro kostako da eta haurrena (3-9 urte artekoa) 10 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide