Udalbatzarra izango da bihar Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 26a, 14:19

Aiako udaletxeko areto nagusian izango da udalbatzarra bihar. (Andrea Zipitria)

Ohiko bilkura udalbatzar aretoan izango da, 19:15ean hasita.

Aiako Udalbatzak iraileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, 19:15ean hasita. Hiru gai jorratuko dituzte: 2023ko uztailaren 10ean egindako udalbatzarraren aktaren bozketa; 2023ko hirugarren kreditu aldaketari hasierako onarpena emateko bozketa eta alkate ebazpenen berri ematea. Horrez gain, eskari eta galderen tartea ere irekiko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide