Auzo Eguna antolatu dute Andatzan urriaren 7rako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 26a, 11:02

Auzo Eguna egingo dute Andatzan, urriaren 7an.

Auzo bazkarirako txartelak urriaren 5era arte salgai izango dira elkartean bertan.

Auzo Eguna antolatu du Andatzako Auzo Elkarteak urriaren 7rako. Eguerdian meza izango da eta 14:00etan, berriz, auzo bazkaria. Honakoa izango da helduen menua: Urdaiazpikoa, olagarroa, txipiroia, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Umeek, berriz, urdaiazpikoa, kroketak, txuleta eta izozkia jango dituzte. Helduen txartelak 30 euro kostako da eta haurrena, aldiz, 15 euro. Tiketak urriaren 5era arte izango dira salgai elkartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide