Plaza bete jende bildu da pilota partidak ikusten

Andrea Zipitria 2023ko abuztuaren 10a

Goizean jende asko batu da Aiako frontoian. Emakumezkoen eta gizonezkoen pilota partidak jokatu dira gaurko egunez. Arrillaga eta Eransunek (gorriz) 22-13 irabazi dute. Gizonezkoen partidan, berriz, Xala eta Albeniz izan dira garaile. 22-20 irabazi dute

Jende asko gerturatu da gaur goizean Aiako frontoira pilota partidak ikustera. Esertzeko lekurik ere ez zegoela hasi da lehen partida. Emakumezkoen partida izan da lehendabizi. Arrillaga-Erasun bikoteak Etxegarai eta Mendizabal izan dituzte aurkari, eta azkenean, 22-13 markagailuarekin irabazi dute Arrillaga eta Erasunek.

Gizonezkoetan, berriz, Xala-Albeniz eta Orbegozo-Pascual arteko norgehiagoka ikusteko aukera izan dute gerturatu diren herritarrek. Estua zein ikusgarria izan da partida; 22-20 markagailuarekin amaitu da, Xala eta Albenizen alde.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide