Santio jaiak dira egunotan Aiako Santio Erreka auzoan, eta gaur eguerdian, Santio eguna ospatzeko, Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek herri-kirol erakustaldia egin dute frontoian. Goizean meza nagusiarekin hasi dute auzotarrek eguna, eta, ondoren, hamaiketakoa egin dute Portun. Eguerdian, berriz, eguraldiak lagundu ez badu ere, jendea bildu da herri-kirolak bertatik bertara ikusteko, eta giro polita izan da auzoan.