Gaur hasiko dira Santio Erreka auzoko festak

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 21a, 09:00

Santio Erreka auzoko jaiak. (Utzitakoa)

Gaur, Fan&Go taldearen emanaldiarekin hasiko dira Santio Erreka auzoko jaiak, eta hilaren 30era arte hamaika ekintza izango dira.

Santio Erreka auzoa festa giroan murgilduko da gaur bertan. Auzotarrek iluntzean emango diete hasiera jaiei, 23:00etan hasiko den Fan&Go taldearen kontzertuarekin. Bihar, gainera, berrikuntza gisa, herri bazkaria eta gaualdean bost kontzertu (Ithaka, Intzak Hik, GZR, Lukiek eta Ezpalak) izango dira.

Hona hemen egitaraua osorik:

Uztailak 21, ostirala

  • 23:00. Fan&Go.
  • Ondoren, oilasko biltzea.

Uztailak 22, larunbata

  • 14:00. Auzo Bazkaria frontoian (Euskal Parrila). Sarrerak aurrez erosi beharko dira Portun, Errustan edo Salatxon. 
  • 19:30. Kontzertuak: Ithaka, Intzak Hik, GZR, Lukiek eta Ezpalak.

Uztailak 23, igandea

  • 12:00. Ume Jolasak.
  • 16:30. Mus Txapelketa frontoian. Izena ematea 16:00ak arte izango da. 
  • 22:30. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Angel Mª Peñagarikano eta Iker Zubeldia.
  • Ondoren, DJ Javi Hidalgo.

Uztailak 24, astelehena

  • 00:00. Abiba diskojaia.

Uztailak 25, asteartea, Santio Eguna

  • 10:00. Meza.
  • Ondoren, Zaharren hamaiketakoa Portun.
  • Jarraian, Herri Kirolak.
  • 18:00. Trikitilariak 'Ansorregi eta Larrañaga'.

Uztailak 26, asteazkena

  • 10:30. Meza.

Uztailak 30, igandea

  • 21:00. Oilasko biltzako afaria Portun. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide