Datorren astean hasiko dira Santio Erreka auzoan festak, eta aurten lehenengo aldiz, auzo bazkaria antolatu dute. Hilaren 22an, larunbatarekin izango da, 14:00etatik aurrera, frontoian. Bertaratzeko asmoa dutenek, aurrez sarrerak erosi beharko dituzte, eta horretarako azken eguna da gaur.
Sarrerak salgai daude Portu jatetxean, Errustan edota Salatxon. Helduen menuak 25 euro balio du, eta haurrenak, berriz, 15 euro. Euskal Parrilla arduratuko da bazkaria egiteaz.