Santio Erreka auzoko festak hasiko dira datorren astean

Intza Trula 2023ko uzt. 10a, 14:00

2022ko Santio Erreka Auzoko mus txapelketa. (Utzitakoa)

Hilaren 21ean hasiko diren Santio Erreka auzoko jaiek hainbat berrikuntza izango dute aurtengoan; batetik, herri bazkariaren ondoren kontzertu guztiak jarraian izango dira, eta, bestetik, aurtengo festek egun bat gehiago iraungo dute. 

Datorren astean festetan murgilduko da Santio Erreka auzoa, hilaren 21ean hasi, eta 30era arte, hain zuzen ere.  Halaber, aurtengo egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu; hala nola, bazkari herrikoia larunbatean frontoian ospatuko da, eta segidan egingo dituzte kontzertu guztiak. Horrez gainera, aurtengo jaiek beste urteetan baino egun bat gehiago izango dute. 

Horrenbestez, haur, gazte eta helduentzako ekintzez betetako egitaraua aurkeztu dute: hala nola oilasko biltzea, herri bazkaria, kontzertu sorta, ume jolasak, mus txapelketa, bertsolariak eta herri kirolak egongo dira egun horietan. Herri bazkarirako sarrerak uztailaren 16ra bitartean egongo dira salgai Portun, Errustan edo Saltatxon; haurren sarrerak 15 euro balioko ditu, helduenak, berriz, 25 euro. Bestalde, uztailaren 23an, igandean, jokatuko den mus txapelketarako izena ematea 16:00etan itxiko da. 

Egitaraua:

Uztailak 21, ostirala

  • 23:00. Fan&Go.
  • Ondoren, oilasko biltzea.

Uztailak 22, larunbata

  • 14:00. Auzo Bazkaria frontoian (Euskal Parrila). Sarrerak aurrez erosi beharko dira Portun, Errustan edo Salatxon. 
  • 19:30. Kontzertuak: Ithaka, Intzak Hik, GZR, Lukiek eta Ezpalak.

Uztailak 23, igandea

  • 12:00. Ume Jolasak.
  • 16:30. Mus Txapelketa frontoian. Izena ematea 16:00ak arte izango da. 
  • 22:30. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Angel Mª Peñagarikano eta Iker Zubeldia.
  • Ondoren, DJ Javi Hidalgo.

Uztailak 24, astelehena

  • 00:00. Abiba diskojaia.

Uztailak 25, asteartea, Santio Eguna

  • 10:00. Meza.
  • Ondoren, Zaharren hamaiketakoa Portun.
  • Jarraian, Herri Kirolak.
  • 18:00. Trikitilariak 'Ansorregi eta Larrañaga'.

Uztailak 26, asteazkena

  • 10:30. Meza.

Uztailak 30, igandea

  • 21:00. Oilasko biltzako afaria Portun. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide