Atzo arratsaldean hasi zituzten San Pedro jaiak ofizialki Aiako Andatza auzoan. Gaur, San Pedro eguna ari dira ospatzen. Usadioari eutsiz, herri kiroletako ekitaldia izan da goizean. Udane Ostolaza eta Ainitze Zumeta harri-jasotzaileak eta bertako gazteak aritu dira. Herritar ugari gerturatu da hitzordura.
Andatzako Auzo Elkartetik adierazi dutenez jendetsuak ari dira izaten orokorrean, gaurko ekitaldiak. Meza nagusia eta jubilatuen hamaiketakoarekin hasi dute eguna, eta 100 pertsona inguru bildu dira tripak betetzeko.