Ostiralean abiatuko dituzten sanjoanak Iturriotzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 21a, 11:19

Auzotarren arteko herri-kirol erronka Iturriotzen. (Karkara)

Herri-kirol erakustaldiak, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dituzte sanjoanak Iturriotzen.

Euskal Herriko herri eta auzo askotan ospatzen dira sanjoanak, baita Aiako Iturriotz auzoan ere. Hala, ostiralean emango diete hasiera auzoko festei eta igandera arte luzatuko da jaia. Hona hemen astebururako Iturriotzen antolatu duten egitaraua:

Ekainak 23, ostirala
- 22:00etan, XXVII. Mus Txapelketa Azkarra Izurtzu Erretegian. Izen-ematea 21:30ean.
 
Ekainak 24, larunbata
- 10:30. Meza, umeen eta loreen bedeinkapena ekaitzaren aurka eta auzoan hildakoen alde.
- Ondoren, herri-kirol erakustaldia. Harri-jasotzen Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo, eta aizkoran Haritz Esnal Harrilla II.a eta Jon Esnal Harrilla III.a.
- Jarraian, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak eta Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arrebak trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- 22:30ean hasita, erromeria Tapia eta Leturia eta Elustondo Anai-Arrebak trikitilariak.
 
Ekainak 25, igandea
- Eguerdian, nahi duenarentzat hamaiketakoa eta bazkaria.
- 18:30ean, jaiei amaiera emateko erromeria Izer eta Alabierrekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide