Andatzako Aristerrazun denboraldiko azken erromeria izango da bihar, igandearekin. "Merezitako bukaera" emateko aurtengo denboraldiari, Tapia eta Leturia igoko dira oraingoan oholtza gainera. Ohi bezala, 18:00etatik 21:00etara luzatuko da saioa.
Antolatzaileen ustetan aurtengo erromeri denboraldiak "arrakasta handia" izan du. Betiko jendeaz gain, herritar berriak gerturatu dira, eta igandero-igandero plaza betetzea lortu dute. Udazkenean berriro ekingo die denboraldi berriari.