Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango dira Elkano auzoko San Pedro jaiak

Andrea Zipitria 2023ko ekainaren 8a

Aurten bost egunetako egitaraua osatu dute jaietarako.

Ekainaren 28an emango diote hasiera Aiako Elkano auzoan San Pedro Jaiei. Bost eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek auzoa girotzeko.

Hona hemen egitaraua, osorik:

Ekainak 28, asteazkena.

  • 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

Ekainak 29, osteguna.

  • 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa, Zarautztrik taldeak girotuta. Bertaratzen ari diren artean pintxoak banatuko dira. Bazkalostean, barra irekita eta musika izango dira.

Ekainak 30, ostirala.

  • 20:00. Parrillada frontoian Mantxi eta Julen Zulaika bertsolariekin.
  • Jarraian, Dj Olberrekin festa.

Uztailak 1, larunbata.

  • 11:00. Ume-jolasak frontoian.
  • 21:00. Auzo afaria frontoian. Txartelak ekainaren 10etik aurrera erosi ahalko dira Gazteategin. Ekainaren 18an eta 25ean, berriz, elkartean egongo dira eskuragarri.
  • Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Uztailak 2, igandea.

  • 11:00. Elizan ospakizuna.
  • Ondoren, pilota partida: Arriete-Ziotza eta Iker-Hodei.
  • Segidan, Iñigo Landa eta Jokin Eizmendi pentatloian eta Imanol Lartain eta Udane Ostolaza harria-jasotzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide