Prest dute Iturriotzeko San Joan Jaietako egitaraua

Andrea Zipitria 2023ko eka. 7a, 10:30

Ekainaren 23tik 25era bitartean izango dira jaiak Iturriotzen. Erromeria, bazkaria eta herri kirol erakustaldia antolatu dituzte, besteak beste.

Ekainaren 23an, ostiralarekin hasi eta ekainaren 25ean, igandearekin amaituko dira Aiako Iturriotzen aurtengo San Joan jaiak. Festak izateko oraindik bi aste falta diren arren, antolatzaileek iragarri dute dagoenekoz egitaraua. Urteroko zitak ez dute hutsik egingo aurten ere.

Hona hemen hiru egunetako egitaraua:

Ekainak 23, ostirala

XXIV. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian:

Izen-ematea, 21:30ean eta musa 22:00etan. Prezioa: 30 euro.

1. Saria: Txapela eta trofeoak, bi lagunentzako afaria Katxiña Txakolindegian eta 100 euro.

2. Saria: Trofeoak, bi lagunentzako afaria Izurtzu erretegian eta 60 euro.

3. Saria: Bi lagunentzako afaria Altxerri jatetxean, bi txanpan botila eta 40 euro.

4. Saria: Bi lagunentzako afaria Portu erretegian eta bi txanpan botila.

Ekainak 24, larunbata

10:30ean: Meza (ume eta loreen bedeinkapena, ekaitzaren kontra eta auzoan hildakoen alde).

Ondoren, Herri Kiroletan arituko dira auzoko gazteak. Harri jasotzen ibiliko dira Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo III. Aizkoran, berriz, Haritz Esnal Harrilla II eta Jon Esnal Harrilla III.

Jarraian, bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano, Trikitixarekin alaiturik, Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arreben eskutik.

Segidan, bazkaria.

22:30ean: Tapia eta Leturiaeta, eta Elustondo anai-arrebekin erromeria.

Ekainak 25, igandea

Eguerdi aldera: hamaiketakoa eta bazkari. 

18:30ean: Izern eta Alabierrekin erromeria.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide