Eguraldi bikainarekin ospatu zuten atzo aiarrek, Pagoeta eguna. Pagoeta mendira igo ziren goizean goiz, eta ondoren herriko plazan bildu ziren herri bazkaria egiteko. Bazkariaren ondoren bingo partida egin zuten, eta askok gaualdera arte luzatu zuten festa.