Elkarretaratzea egin dute herriko plazan Gasteizko hilketa matxista salatzeko

Andrea Zipitria 2023ko eka. 3a, 10:30

Aian atzo arratsaldean egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. (Utzitakoa)

Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa. Maiatzaren 16an Orion izan zen erailketa.

Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, igandeko hilketa matxista salatzeko. Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten pasa den igandean apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin.

Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan (Espainia).

Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa. Maiatzaren 16an Orion bertan izan zen erailketa, eta hainbat protesta egin zituzten orduan ere Orion nahiz beste herri askotan, tartean Aian bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide