Yoga Jivamukti saioa antolatu dute Aiako Iturraran parketxean. Bihar izango da saioa, 10:00etatik 12:00etara, eta Laura Rothek gidatuko du. Asmoa da natura ezagutzeko beste modu bat eskaintzea. Eguraldiak lagunduz gero, lorategi botanikoan egingo dute ekimena; txarrarekin, berriz, Iturraran parketxean.
Jarduera adin guztietako pertsonei zuzendua dago, baina aurrez izena eman beharko da. Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behar da.