Miren eta Roberto Etxeberria igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Andrea Zipitria 2023ko eka. 3a, 09:36

Hiru orduko saioa eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara.

Bihar erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara izango da saioa, eta Miren eta Roberto Etxeberria igoko dira oholtzara. Erromeria zaleak saiora gonbidatuta daude.

Oraingoan, gainera, Pagoeta eguna izango da, eta hori dela eta kaskoan izango den herri bazkariaren ondoren, Aristerrazura joango dira.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide