Armendigaineko bizilagunek egun bateko festa eguna antolatu dute aurten, lehen aldiz. Maiatzaren 20an izan zen autogestionatutako festa, eta antolatzaileek orain iragarri dutenez bildutako diru kopurua 1.748,85 eurokoa izan da, guztira. Auzo eta herrikideen borondatetik, zapietatik eta poteotik eskuratu dute dirua. Gastu guztiak ordaindu ondoren, irabaziak 425,55 eurokoak izan direla argitu dute. Beraz, hasieratik agindu gisa, kantitate hori Elikagaien Bankura bideratuko dute.
Armendigaineko Jai Herrikoiak eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera festarekin bat egin duten guztiei. Aurtengo esperientzia aberasgarria ikusita, datorren urtean ere elkartzeko asmoa dute.