Uda sasoia gertu da eta hondartzaren denboraldiarekin batera, iritsiko da igerilekuarena ere. Hain zuzen ere, Aian ostiral irekiko ditu ateak igerilekuak. Horregatik, udalak jakinarazi du ekainaren 1era arte izango dutela herritarrek igerilekuko bonuak erosteko aukera. Bitarte horretan, bonuak eskuragarri izango dira igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara. Aiarrek lehentasuna izango dute bonuak eskuratzeko orduan; horregatik, inguruko herrietakoentzat ekainaren 2tik aurrera jarriko dituzte salgai.
Tarifak
Aiako Udalak denboraldiko bonuen prezioak jakinarazi ditu.
Denboraldiko bonuak:
- 0 eta 3 urte artekoentzat doan.
- 4 eta 17 urte bitartekoentzat 25 euro.
- 18 urtetik gorakoentzat 40 euro.