Bisitari asko hurbiltzen ari da opor egunetan Pagoeta Natur Parkera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 8a, 13:58

Iturraran parketxeko kideen esanetan, "natur inguruneaz eta Pagoeta natur parkeak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzera etortzen dira bisitariak"

Aiak natur ingurune paregabeak eskaintzen ditu. Horregatik, asko dira herriko landetxeetan ostatu hartu eta Aste Santuko oporraldian Iturrarango lorategi botanikoak eta Pagoetako Natur Parkeak eskaintzen dituzten ibilbideez eta paisaiez gozatzera bertaratzen direnak. Bertako arduradunek azaldu duenez, larunbata "nahiko egun lasaia" izan bada ere, "ostegunean eta ostiralean" jende asko ibili zen. "Natur inguruneaz eta Pagoetako Natur Parkeak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzera etortzen dira bisitariak. Batzuk bidezidorretatik barrena oinez ingurua ezagutzen dute; beste batzuk bisita gidatuetan parte hartzen dute, eta badira familian lorategi botanikoan barrena altxorraren bila ibiltzen direnak ere. Guztiek nabarmentzen dute inguru paregabea dugula Aian".

Iturraran parketxeko kideek azaldu dute datozen egunetarako ere "jende asko" espero dutela. "Aste Santuetako larunbata gurean lasaia izan ohi da, gaurko egunez dendak irekita egoten direnez, bisitariek aprobetxatzen duelako inguruko herrietako komertzioetan erosketak eta egiteko".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide