Familia ugarien hobariak eskatzeko epea, bihar amaituko da Aian, eta tramiteak udal bulegoetan egin behar dira.
Familia ugaria direla akreditatuta daukatenek etxebizitza batentzat eskatu dezakete hobaria, etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada eta familiako inor ez bada beste ondasun higiezin baten jabe.
Hiru hobari-mota
Aplikatuko diren hobariak hauek izango dira:
- 3 seme-alaba dituzten familiei %40ko hobaria aplikatuko zaie.
- 4 seme-alaba dituzten familiak: %50ko hobaria aplikatuko zaie.
- 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %60ko hobaria aplikatuko zaie.
Eskaera nola egin
Hobariaren eskaera egiteko, udal-bulegoetara jo behar da ordutegi honen barruan: 8:00etatik 15:00etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
- Familia ugariaren txartela.
- Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria.