Martxoaren 25ean, larunbatarekin, Natura izan, naturalki jan tailerra izango da Iturraran parketxean. Tailerrak helburu du naturak eskaintzen dituen baliabidetatik abiatuta, elikatzeko esperientzia bat ematea. 11:00etan hasiko da saioa eta hiru orduko iraupena izango du.
Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Tailerraren prezioa, 30 eurokoa izango da pertsonako.