Pintxo pote girotua bueltan izango da ostiral honetan, Aian

Andrea Zipitria 2023ko mar. 7a, 13:00

Aiako Gazte Asabladak antolatu du, eta 19:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Ostiral honetan pintxo pote girotua izango da Aian. Aiako Gazte Asanbladak antolatu du ekimena. 19:00etan plazan jarri dute hitzordua, eta handik tabernaz taberna joango dira. Nahi duten guztiei azaltzeko gonbita egin diete.

Pasa den azarotik hilero egiten dute pintxo potea; hain zuzen, hileko lehenengo ostiraletan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide