Iturraran parketxean garai batean ogia nola egiten zuten ikasteko tailerra antolatu dute, hilaren 26rako. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin ogia egiteko erabili izan ohi diren zerealak ikusi, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute.
Eskua bete ore Iturraranen izenburupean aurkeztu dute ekimena. Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Honako hau da prezioa: 2-12 urte bitarteko haurrek 4 euro eta 12 urtetik gorakoek 6 euro.