Hilabete besterik ez da geratzen Aiako probalekuan XXIV. Kintopeko Idi Probak izan daitezen, eta Aiako Udalak jakinarazi duenez, ireki dute jada izen-ematea; otsailaren 20ra arte izango da aukera. Parte hartu nahi dutenek, Aiako udaletxean eman beharko dute izena. Zozketa, berriz, otsailaren 20an egingo da udaleko areto nagusian, 20:00etan. Bertan jakingo da zeintzuk hartuko duten parte, martxoaren 3, 4 eta 6an jokatuko diren probetan.