Pasa den igandean Andatzako Aristerrazun giro polita izan zen. Ohi bezala, saioa ospatu zen iluntzean eta erromeria-zaleek ez zuten hutsik egin. Trikiti doinuak jo zituzten Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrenak. Hurrengo astean ere izango da dantzatzeko aukera. Naiara, Lanberri eta Naiara igoko dira Aristerrazuko oholtzara.