Gaur arratsaldean erromeria izango da Aristerrazun

Andrea Zipitria 2023ko ots. 5a, 13:00

Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilariak igoko dira oholtzara, 18:00etan, eta hiru orduko saioa eskainiko dute.

Gaur, igandea, erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara izango da saioa, eta Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilariak igoko dira oholtzara. Antolatzaileek adierazi dute ez direla gerta daitezkeen ezbeharren arduradun egingo.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide