Gaur izango da 'Trivial' potea Aian

Andrea Zipitria 2023ko ots. 3a, 13:30

Aiako pintxo potea herriko plazan (Aitziber Arzallus).

Aiako Gazte Asanbladak Trivial potea antolatu du gaurko. 19:00etan herriko plazan elkartuko dira eta lau edo bost pertsonako taldeak osatuta, galdera erantzunak eginez ibiliko dira tabernaz taberna.

Aiako Gazte Asanbladak, Trivial potea antolatu du gaurko. 19:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan. Oraingo honetan, lau edo bost pertsonako taldetan osatuta, hainbat galdera erantzun beharko dituzte herritarrek. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez eman beharko dute izena, plazara azalduta.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide