Zine-emanaldia izango da igandean Aian

Andrea Zipitria 2023ko ots. 4a, 17:00

Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa, haurrentzat 16:15ean izango da eta bigarrena, berriz, helduei zuzendutakoa, 18:00etan.

Igandean arratsaldean bi zinema saio eskainiko dituzte Aiako Kultur Etxean. Lehenengoa, haurrei zuzendutakoa izango da. Tadeo Jones 3 proiektatuko dute, 16:15etik aurrera. Ondoren iritsiko da helduen txanda. 18:00etan Avatar ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Bi kasuetan, doakoa izango da sarrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide