Mus Txapelketa antolatu dute Urdaneta auzoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 2a, 13:44

Mus partida.

Apirila bitartean, ostiralero izango da txapelketa, Indamendi elkartean, 22:00etan hasita. Bihar egingo dute lehen saioa.

Aiako Urdaneta auzoan Mus Txapelketa antolatu dute, eta bihar egingo dute lehen saioa, 22:00etan hasita, Indamendi elkartean. Apirila bitartean, ostiralero egingo dituzte jardunaldiak, ordu berean, eta lehenengoa berezia izango da, pasa den udan zendu zen auzoko Xoleri omenaldia eginaz emango diotelako hasiera txapelketari, "musean amorratua baitzen".

Mus txapelketan parte hartu nahi dutenek, bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte. Lehen jardunaldi horretan, irabazleek txapela, bi arkume eta bi ardo botila irabaziko dituzte; bigarrenek, arkume bat eta bi ardo botila; hirugarren sailkatuek, lau kilo txuleta eta bi ardo botila, eta laugarrenek lau kilo saiheski eta bi ardo botila.

Ostiral honetan ez ezik, hurrengo ostiraletan ere izango dira saioak. Horietan, berriz, saridunek izen-ematearen %30a irabaziko dute; bigarrenek, %20a, hirugarren sailkatuek %10 eta laugarrenek%5a.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide