Heltzear da otsailaren 4a, eta harekin batera, Santa Ageda bezpera egunez kopla kantari jarduteko usadioa. Ohiturei jarraituz, larunbatean goiztiar ibiliko dira aiarrak. 09:00etan jarri dute hitzordua, baserriz baserri eskean ibiltzeko. Dagoeneko eskerako ibilbideen eta taldeen berri eman dute.
Honakoak izango dira:
- Haurreskola, HH2 ETA HH3: Laurgain.
- HH4 ETA HH5: Kurpidea.
- LH1/LH2 eta LH3: Andatza.
- LH4/ LH5 eta LH6: Olaskoegia.
Dena den, Lardizabal Guraso Elkartetik azaldu dute elkartzen diren jende kopuruaren arabera, aldaketak egon daitezkeela.
Goizeko eskearen ondoren, atsedena hartuta, 17:00etan, elkartuko dira berriz ere. Arratsaldean, herriko kaskotik barrena ibiliko dira kopla kantari.