Eguraldi hotza izan bazen ere, igandean jende asko hurbildu zen Aristerrazura erromeriaz gozatzera. 18:00etan igo ziren oholtzara Laja eta Narbaiza eta plaza girotu zuten 21:00ak pasatxo arte. Datorren igandean ere izango da zita. Erromeria eskainiko dute Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrenak.